XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Diskogailua ipini eta gozatu egiten genuen euskal doinu eta aireekin.

Inguru horretan hazi nintzen ni.

Gero, Idahon bertan Unibertsitatera joan eta kontularitzan, negoziotan lortu nuen titulua eta geroago hotel eta jatetxeetan sartu.

Nevadara, eskolak bukatu ostean etorri nintzen, orain dela berrogeita bat urte.

Eta hemen hasi, Sparksen bertan, Mr. Dick Graves-ekin.

Haren emaztea ere euskalduna zen, Flora Agirre.

Oso gogor egiten genuen lan.

Nik beti esaten dut euskalduna langile gogorra dela.

Urte guzti hauetan ez dut sekula euskaldun nagirik aurkitu.

Jakina, beti egon daiteke ardi beltzen bat hartaz harro ez egoteko, baina holako gutxi dago euskaldunen artean.

Gehiago izaten dira langile aktiboak, zintzotasun eta jatortasun handikoak.

Lehen bai, baina gaur egun esan dezakegu euskaldunak ez direla jadanik artzainak; Euskal Herritik hona etorri ziren euskaldun haiek esan dezagun duela bi belaunaldi artzain moduan hasi, baina negozio-jende arrakastatsuak bilakatu dira gaur egun.

Lau seme-alaba hazi zituzten Joxe eta Marina Ascuaga John-en gurasoek.

Bizimodu gogorra, hasieran, leku arrotzean aurrera egiteko.

Emeki-emeki, apurka-apurka, negozio propioa ezartzea lortu zuten.

Ama Bilbokoa nuen eta aita, ostera, Orozkokoa, euskaldunak biak, azpimarratzen du Ascuagak.

Aita etorri zen lehenik Ameriketara, artzain gisa eta, geroago, ama ekarrarazi zuen.

Garai hartan, batere ingelesik jakin gabe, bakarrik egin zuen gure amak bide osoa Bilbotik Nutes-eraino.

Garai zailak ziren, eta ez da aise konturatzea nola pertsona batek gaindi ditzakeen zailtasun guztiak, baina ama New Yorketik Nutes-eraino etorri zen, bi mila eta bostehun miliako (lau mila kilometro) bide luzea trenez eginez.

Aita eta baita bere anaia ere, Pablo, artzain hasi ziren hemen.

Osaba Paul-ek, ordea, Espainiara itzultzea deliberatuko zuen geroago; (...)